Mundua -

Hondamendi naturala

Tokioko burtsak hondoa jo du tsunamiaren ondorengo lehenengo saioan

Nikkei indizea % 6,18 erori da eta gehien galdu duten enpresen artean TEPCO elektrizitate konpainia dago, Fukushimako zentral nuklearraren jabea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tokioko Burtsako Nikkei indizeak 633,94 puntu galdu ditu gaur, % 6,18, lurrikararen ondoren egin den lehenengo saioan.

Gehien galdu duten enpresen artean dago TEPCO elektrizitate konpainia, Fukushimako zentral nuklearraren jabea. Gaur beste leherketa bat izan da bertan.

TEPCOren akzioak % 23,57 merkatu dira, eta Toyota multinazionalaren akzioak % 8 inguru. Gainera, JR East tren konpainiaren, Japon ipar-ekialdean zerbitzua eskaintzen duen enpresaren, akzioak % 18,35 merkatu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea