Mundua -
Hondamendi Naturala
Horrela igaro da eguna Japonian
Japonia historiako krisirik larrienetarikoari aurre egiten ari zaio. Ihes erradiaktibo baten kezka zabaldu da, Fukushimako zentralaren erreaktoreek dituzten arazoen inguruan nahasmen handia dagoelako.
Erredakzioa
21:30 Ostiraleko lurrikararen erreplika berri batek Tokio astindu du goizaldean.
20:46 Herrialdeek Japoniara bidalitako taldeez gain, NBEk ez du laguntza gehiago aurrikusi.
20:17 71.500 milioi euroko galerak izango ditu Japoniako ekonomiak lurrikararen ondorioz.
20:15 Milaka lagunek laugarren gaua pasako dute berogailurik, elikagairik eta urik gabe Japonian.
19:18 Erreaktoreak hozteko laguntza eskatu die AEBei Japoniak.
18:33 Chernobileko hondamendia errepikatzeko "inolako aukerarik ez" dagoela adierazi du Japoniako Gobernuak.
18:20 Dagoeneko 1.897 hildako eta 3.002 desagertu daude Japonian.
18:17 Japonian 131.000 milioi euroko galerak izango dira, Credit Suisse banketxearen arabera.
18:06 Fukushimako krisia Three Mile Islandeko (AEB) hondamendiarekin alderatu du Frantziako agentzia nuklearrak.
17:30 Fukushimako zentralaren inguruan irekitako ebakuazio zentroetan iodoa banatu du Japoniak.
17:06 Ontziak Japoniako kostaldetik urrundu dituzte AEBek, 17 soldadutan erradioaktibitatea antzeman ostean.
16:53 Fukushima Daiichi zentral nuklearraren bigarren erreaktorean presiopeko ura sartzen ari da Japonia.
16:21 NBEko aditu talde bat Japoniara heldu da biktimei laguntzeko.
16:07 Japoniara laguntza misioa bidaltzea aztertzen ari da Europar Batasuna.
15:57 Europar Batasuneko zentral nuklearrei estres azterketak egiteko eskatu du Austriak Japoniakoa bezalako hondamendi baten aurrean eskainiko luketen segurtasun maila neurtzeko.
15:38 Fukushima-1 zentral nuklearraren bigarren erreaktorea partzialki hoztea lortu dute.
14:37 Erradioaktibitatetik babesteko iodozko pilulak hartzea gomendatu dute adituek.
14:10 Nazio Batuen Batzorde Zientifikoaren arabera Japoniako erradiazio isuriak ez du osasunerako arriskurik.
15:16 Hondamendi nuklearretako adituen sarea alerta egoeran jarri du Osasunaren Mundu Erakundeak (OME).
15:05 Alemaniako zentral nuklearren bizitza luzatzeko erabakia bertan behera utz dezake Merkelek 16:00etan.
14:47 Tokai-2 zentral nuklearra asteartean hoztuta izatea espero dute agintariek.
14:04 Save The Children gobernuz kanpoko erakundeak ohartarazi du 70.000 baino gehiago direla lurrikara eta tsunamiaren ondorioz etxea galdu duten haurrak.
14:00 Suitzako agintariek hiru zentral nuklear eraikitzeko lizentziak bertan behera uztea erabaki dute Japoniako egoera ikusita.
13:43 Japoniako Gobernuak ez du uste Fukushimako zentral nuklearraren 2. erreaktorean eztanda handi bat gertatzeko arriskurik denik.
13:38 Japoniako Gurutze Gorriak 600 medikuz, erizainen eta osasun arloko langilez osatutako 86 talde mugituarazi ditu azken orduetan kaltetuei arreta eskaintzeko.
13:33 Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak bertan behera utzi duy bere Gobernuak zentral nuklearren iraupena luzatzeko onartu berri duen legea.
13:24 Japoniako portu-industria gogor astindu du hondamendiak, lurrikara izan zenetik egunero 2.400 milioi euro inguruko galerak zenbatu dituzte.
13:19 Lurrikararen ondorioz 500 mila pertsona inguru lekualdatu dituzte eta milioika pertsonek elikagairik gabe, urik gabe eta babes lekurik gabe pasa dute hirugarren gaua.
12:52 Fukushimako 2. erreaktorea hozteko erabiltzen ari diren tanga urik gabe geratu da eta ondorioz erregaien barrak berotzen has daitezke.
12:30 Hainbat aditu errusiarren arabera Japoniako zentral nuklearretan izandako matxurak ez dira "mundu zabalarentzat mehatxu" ezta Errusiarentzat ere.
12:28 Japoniako hainbat tokitan argia eteten hasi dira lurrikararen ondorioz kaltetutako guneetako horniketa bermatzeko.
11:53 Tsunamien eta errepliken arriskua dela eta Japoniarako bidaiak atzeratzeko gomendioa egin du Espainiak.
11:47 Hildakoen kopurua hazten ari da. Azken zenbaketa ofizialaren arabera gutxienez 1.833 pertsona hil dira eta 2.369 desagertuta daude.&' || 'nbsp;
11:39 AEBetako Armadak erradioaktibitatea antzeman die Japonian izan diren erreskate taldeetako kideei.
11:19 Poliziaren azken balantzearen arabera gutxienez 1.647 pertsona hil dira eta 1.485 desagertuta daude.
11:00 Moody''s agentziaren arabera Japoniako lurrikarak ez du krisi fiskalik eragingo lurraldean.
10:52 Alemaniako Gobernua zentral nuklearren bizitza luzatzeko onartutako legea bertan behera utzi ala ez aztertzen ari da Japonian gertatutakoaren ondoren.
10:48 Japoniako auto fabriketako ekoizpena bertan behera utzi dute Toyotak, Nissanek, Hondak, Mazdak, Mitsubishik eta Suzukik, lurraldeko automobil konpainia guztiek.
09:44 Fukushimako zetral nuklearreko 1 eta 2 erreaktoreetan larrialdi egoera amaitu dela ziurtatu du Tokyo Electric Power konpainiak.
09:39 Japoniako elikagai freskoek izan dezaketen erradiazio maila aztertuko du Taiwanek. 09:32 Bruselan nuklearren inguruko segurtasunaren inguruan bilera premiazko bilera deitu dute.
09:20 Tokioko burtsako Nikkei indizeak ehuneko sei galdu du gaurko saioan.
08:16 Fukushimako bigarren erreaktorean isuri erradioaktiboa sahiesteko egiten ari ziren hozte lanak bertan behera utzi dituzte ur faltagatik.
07:54 Fukushimako erreaktorean izandako eztandak edukiontziari ez diola eragin adierazi dio Japoniak Nazioarteko Energia Nuklearraren Agentziari.
07:34 Richter eskalan 6,2 graduko maila hartu duen erreplika batek Ibarakiko kosta astindu du.
07:29 2.000 gorpu aurkitu dituzte Japonia ekialdean dagoen Miyagi eskualdean.
05:31 Gutxienez 11 langile zauritu dira Fukushimako zentralean izan den leherketan.
04:56 Fukusimako hirugarren erreaktorean hidrogeno leherketa izan da.