Mundua -
Lurrikararen ondorioak
Horrela igaro da eguna Japonian
Fukushima-1 zentral nuklearraren egoera larria dela adierazi du Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak.
Erredakzioa
20:46 Frantziarrak Japoniatik ateratzeko bi hegazkin prestatu ditu Parisek.
20:41 Fukushimako langileek paira dezaketen erradiazio maila handiaz ohartarazi du AEBetako Batzorde Nuklearrak.
20:29 Espainiaren elkartasuna eskertu du Japoniako Enbaxadak.
20:13 Fukushimaren 80 kilometroko inguruan ebakuatzea gomendatu die bere herritarrei.
20:07 Aireportuak berriro zabaldu ditu Japoniak eta Fukushimara ez bidaiatzea eskatu dute agintariek.
20:05 Tokiotik alde egiteko aukera kontuan izateko esan die bere herritarrei Britainia Handiak.
20:02 Energia nuklearraren "kostuen" eta "arriskuen" inguruko eztabaida bat izan behar dela esan du Clintonek.
19:20 "Gauzak kontrolpean ez dituztenik esateko unea ez" dela adierazi du OIEAko zuzendari nagusiak.
19:10 Bidaiariek Tokiotik alde egiteko hegaldi guztiak matentzen dituzte airelineek.
18:51 Tokio uzteko gomendatu die bere herritarrei Alemaniako Gobernuak.
18:39 Dagoeneko hildakoak 4.255 dira eta 8.194 lagun zauritu ziren lurrikaran eta tsunamian.
18:13 Fukushimako hiru erreaktoretan kalteak daudela baieztatu du Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak.
18:10 Japoniatik inportatutako elikagai guztiak aztertzea gomendatu du EBk.
17:25 Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako zuzendaria Japoniara joango da krisi nuklearraren kudeaketan laguntzeko.
17:16 Hirugarren eta laugarren erreaktoreetako ur-tangen egoerarekin kezkaturik daude Japoniako agintariak, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak jakinarazi duenez.
17:13 Satelite irudiak igorri ditu Europako Espazio Agentziak (ESA). Lurrikararen "ondorioen hedadurari buruz" datuak "emateko berebiziko" irudiak dira. "Laguntza bideratzeko" aprobetxa ditzakete.
16:53 Ordu gutxi barru Fukushimak hondamendi berri bat eragin dezakeela ohartarazi du Gunther Oettinger Europako Energia komisarioak.
16:44 Ur-kanoiak erabiliko dituzte Fukushima zentral nuklearreko laugarren erreaktorea hozteko.
16:22 Tokion egunerokotasuna aldatu da eta neurriak hartzen ari dira mehatxu erradiaktiboari aurre egiteko.
16:06 "Japoniak bizi duen tragediaren" aurrean, Garoñako (Burgos) zentral nuklearraren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldia atzeratzea erabaki du Nuclenor enpresak. Ekitaldia bihar egin behar zuten.
15:56 Hezur-muineko transplanteak egiten dituen Europako talde batek erreaktoreetan lan egin duten Japoniako langileak tratatzea proposatu du.
15:36 Fukushima-1eko dikeak nola apurtu ziren erakutsi dute satelite batek egindako argazkiek.
15:18 Fukushimatik 100 kilometrora espainiarrik ez dagoela baieztatu du Espainiako Gobernuak.
15:04 Ia 200 langile Fukushima-1 zentralaren isuri erradiaktiboa geldiarazten saiatzen ari dira.
14:50 Japonian "egoerarik okerrena posiblea" dela eta "gerta" daitekeela uste du Frantziak.
14:43 Erradiazioaren eraginpean jarri baino lehen iturri "fidagarriak" kontsultatzeko eskatu die kazetariei Reporteros sin Fronteras elkarteak.
14:37 Fukushimako hirugarren erreaktorea babesten duen ontziak kalte larriak izatea baztertu du Japoniako Gobernuak.
14:09 Europako Espazio Agentziaren arabera lurrikararen eraginez Japonia mendebaldeko kosta lau metro mugitu da ekialderantz.
13:56 AEBek diote Japoniako laguntza humanitarioa inoiz egin duten zailena izaten ari dela zentral nuklearreko erreaktoreak isurtzen ari diren erradiazioa dela eta. 13:51 Europako Banku Zentrala apirilerako agindutako interes tasen igoera bertan behera uztea aztertzen ari da. 13:26 Zentral nuklear berriak eraikitzeko lizentziak bertan behera utzi ditu Txinak eta orain gutxi adostutako neurriak geldirazi ditu.
13:17 G-7ko lurraldeetako Ekonomia ministroen bilera eskatu du Frantziak Japoniarentzako laguntza ekonomikoa aztertzeko.
12:41 Lurrikarak gehien astindutako biztanleen egoera gehiago larritu du tenperatura hotzak eta erreskate lanak zailtzen ari dira.&' || 'nbsp;
12:36 Japonia Fukushimako zentralaren controla galtzen ari dela dio Frantziak eta bertan bizi diren herrikideei lurraldetik ateratzeko edo hegoalderantz bidaiatzeko esan die.
12:18 Beharrezkoa baino gasoil gehiago ez erosteko agindua du&' || 'nbsp; Japoniako Gobernuak. Lurrikarak gogor astindutako eskualdeetan toneladaka arroz banatzen ari dira elikagai faltarik izan ez dadin.
11:40 Japoniako zentral nuklearrek lurrikara handi bati aurre egiteko izan zitzaketen zailtasunez ohartarazi zuen orain bi urte Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak.
11:36 Atzerriko banketxeak Tokion dituzten langileak ebakuatzen hasi dira erradioaktibitatearekin kezkatuta.
10:43 Armadako helikopteroek erradiazioa dela eta ezin dute urik bota 3. erreaktorera. Lurrun erradioaktiboa jariatu ote duen kezka da nagusi.
09:52 Akihito enperadorea oso kezkatuta agertu da krisi nuklearra dela eta, eta amore ez emateko dei egin die japoniarrei.
09:30 Azken balantze ofizialaren arabera ia 12.000 dira lurrikarak eragindako biktimak, hildakoak eta desagertuak kontuan izanda.
09:02 Tokioko Burtsako Nikkei indizeak positiboan amaitu du gaurko saioa, % 5,68 igo da aurreko bi egunetan ia % 17 galdu eta gero. 08:46 Fukushimako 2. erreaktorean presioa jaitsi da tenperatura egonkortu baita.
08:09 Elikagaiak eta erregaiak erosteko garaian lasai jokatzeko deia egin du Japoniako Gobernuak. 07:35 Lurrikararen ondorioz gutxienez 3.676 pertsona hil dira eta 7.558 desagertuta daude.
07:13 Fukushimako zentralaren isuri erradioaktiboa neurtzen duen sistema informatikoak matxuratuta dago.
06:59 Japoniako Bankuak diru gehiago injektatu du, beste 122.013 milioi euro, lurraldeko ekonomiak behera jo ez dezan.
05:40 Fukushimako langileei zentraletik alde egiteko eskatu die Japoniako Segurtasun Nuklearrerako Agentziak erradiazio arriskua handia delako.
05:24 Richter eskalan 6 graduko erreplika batek ekialdean dagoen Kanto eskualdea astindu du.
04:39 Japoniako konpainia elektrikoaren arabera Fukushimako 4. erreaktorea helikopteroetatik isuritako urarekin itzaltzea ia ezinezko izango da.&' || 'nbsp;
03:18 Lurrikarak eta ondorengo tsunamiak 100.000 milioi dolar inguruko galerak sortu dituzte.
03:44 Kea irteten da Fukushimako 3. erreaktoretik. 02:05 Japoniako bankuk diru gehiago injektatu du, beste 30 milioi euro, lurraldeko ekonomiak behea jo ez dezan. 00:40 Beste sute bat piztu da Fukushimako zentral nuklearreko 4. erreaktorean.