Mundua -
Lurrikararen ondorioak
Horrela igaro da eguna Japonian
Fukushimako zentralaren larrialdi taldeak ur-kanoiak erabiltzen hasi dira erreaktorea hozteko, helikopteroek erreaktore berdinaren gainean ura bota ostean.
Erredakzioa
20:57 AEBetako zentral nuklearren azterketa bat egingo dutela iragarri du Obamak.
20:43 Japoniari laguntzeko "premia handia" sentitzen dute AEBek, Obamak esan duenez.
20:29 Zentral nuklear berrien eraikuntza alde batera utzi du Israelek Japoniako istripuarengatik.
20:03 Japoniako larrialdi nuklearrak "kezka handia" sortzen diola aitortu du Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak Yukiya Amano OIEAko zuzendariarekin izandako elkarrizketan.
19:47 Fukushimako erradioaktibitatea ostiralean AEBetara helduko dela iragarri dute adituek.
19:44 Fukushimako bigarren unitatea korrontera berriro lotzeko asmoa du Japoniak.
19:01 AEBetan arrisku erradiaktiboa izateko aukerarik ez dagoela esan du bertako agentzia nuklearrak.
18:36 Bederatzi aditu nuklear bidali ditu Pentagonoak Japoniara.
18:36 AEBetako soldaduen senideei Honshuko uhartetetik alde egiteko baimena eman die Pentagonoak.
18:03 G-7k bilera egingo du gauean Japoniako krisi nuklearraren aurrean merkatuak lasaitzeko modua bilatzeko.
17:18 Fukushimako egoera "oso serioa" dela esan du OIEAk, baina okerrera egin ez duela erantsi du.
17:09 Bizirik atera diren pertsonak artatzeko laguntza eskatu dio EBri Japoniak.
17:03 OIEAko zuzendari nagusia Japoniara joan da, Fukushimako zentral nuklearraren inguruko informazio gehiago lortzeko eta laguntza teknikoa eskaintzeko.
16:37 NBE: "23.000 bat lagunek bakarturik jarraitzen dute lurrikararen zonan".
16:16 Oettingerren adierazpenen inguruan ez du baloraziorik egin Europako Batzordeak.
16:04 Europako zentral nuklear guztiek arauak errespetatzen ez dituztela adierazi du Bruselak.
15:59 OIEAko zuzendariak Fukushima-1 zentrala bisitatzea espero du Japoniara heltzean.
15:54 Japonian diren italiarrei etxera itzultzeko "800 euroko txartelak kobratzea agindu" du Alitalia enpresak, Italiako Atzerri ministroak ziurtatu duenez.
15:32 33 manifestaldi deitu ditu Ecologistas en Acción elkarteak Espainiako hirietan, Japoniako herriari elkartasuna adierazteko eta energia nuklearraren kontra egiteko.
15:18 Kristalina Georgieva Laguntza Humanitarioko komisarioa arratsaldean bilduko da Yun Yokota Japoniako enbaxadorearekin Bruselan, Japoniak eskatutako laguntzari buruz hitz egiteko.
14:58 Arrisku nuklearra ikusita 400 frantziar baino gehiago atera ditu Frantziako Gobernuak Japoniatik.
14:55 Lurrikara zela-eta ospitaletik atera behar izan zituzten 14 paziente hil dira.
14:53 Teknologia nuklearra atzean uztea eta "energia berriztagarrien garai bat" lortzea eskatu du Merkelek.
14:50 Japoniatik inportatutako elikagaietan arriskurik ez dagoela esan du Bruselak, baina erradioaktibitate kontrolak areagotzea eskatu du.
14:32 Fukushima-1 zentral nuklearrean erradiazioak gora egin duela baieztatu du TEPCO enpresak, nahiz eta hozteko esfortzuak jarraitu.
13:40 Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, NBEk aztertu egingo ditu istripu nuklearrei aurre egiteko protokoloak. Izan ere, "zentralak seguruak dira, baina ez horrenbeste".
13:01 Javier Castelo Bartzelonako Unibertsitateko fisika adituak uste du bi aste behar izango direla Fukushimako erreaktoreak hozteko.
12:30 Helikoptero militarrek ez dute lortu Fukushimako hirugarren erreaktorea hoztea, eta orain ur-kanoiak iritsi dira zentralera, lurretik saiatzeko.
11:54 Frantziak hegazkin bat bidaliko du gaur Japoniara, fusio prozesua galarazteko gai kimikoekin eta materialarekin.
11:15 Azken balantze ofiziala: 5.429 pertsona hil dira, 9.594 desagertuta daude, 26.000 erreskatatu dituzte eta 80.000 eraikin suntsitu dira.
11:03 Ez dago espainiarrik Fukushimatik 110 kilometroko eremuan, Atzerri eta Kooperazio Ministerioaren esanetan.
10:52 Fukushimako ''likidatzaileak'' 40 minutuko txandetan lan egiten ari dira erreaktoreak hozten, erradiazioaren aurrean ahalik eta denbora gutxien izateko.
10:07 Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundearen arabera, Fukushiman 23 pertsona zauritu dira, bi desagertuta daude eta 20 inguruk erradiazio arrastoak dituzte dute.
10:03 Frantzia prest agertu da erradiazioak jota dauden japoniarrak artatzeko, haien herrialdeak ezin badie tratamendua eman.
09:03 Tokion itzalaldi elektriko handi bat egon daitekeela ohartarazi du Japoniako Gobernuak.
08:41 Gatz iodatuaren salmentak neurrigabe igo dira Txinan Fukushimako erradiazioa lurraldera iritsiko ote den beldurragatik. 08:13 Petrolio eta gas natural gehiago bidaltzeko eskatu dio Japoniak Indonesiari.
07:03 Helikopteroek jaurtitako urak ez du erreaktoreetako erradiazio maila jaistea.
05:04 Fukushimako zentralaren inguruan ezarritako 20 kilometroko segurtasun eremua gehiago zabaltzea baztertu du oraingoz Japoniako Gobernuak.
04:04 Tokion dauden atzerriko Gobernu eta enbaxadek herrikideei Japoniako hiriburutik urruntzeko gomendioa egin die.
03:52 5.100 baino gehiago dira hildakoak eta 8.600 desagertutakoak.
02:47 Japoniako Bankuak bost bilioi yen (44.892 milioi euro) merkatuak egonkortzeko. 02.29 Helikopteroek 3. erreaktorera ura isurtzea lortu dute.