Mundua -
Iraultza demokratikoa
Bahraingo errepresio gogorra salatu du NBEk
Erresumako agintariek oposizioko sei lider atxilotu dituzte protestetan.
Erredakzioa
Giza eskubideen Nazio Batuetako goi-komisarioak, Navi Pillayk, Bahraingo protesta politikoetako errepresio gogorra eta osasun zerbitzuek zauritutako zibilak artatzeko jarritako oztopoak salatu ditu.
"Bahraingo Armadaren asomekin erabat kezkatutako pertsonen deiak jaso ditut", adierazi du Pillayk.
Segurtasun indar desberdinen errepresioaren ondorioz izandako hilketa eta manifestariek eta osasun zerbitzuetako langileek jasan dituzten jipoien inguruko txostenak dituela gaineratu du. Baita Polizia eta Armadak hainbat ospitale hartu dituztela dioten dokumentuak ere.
Atxiloketak
Bahraingo agintariek oposizioko 6 pertsona atxilotu dituzte Gobernuaren kontrako protestetan.
Atxilotuen artean Hassan Mushaima, Haq-eko liderra, Abdel Wahab Hussein, Wafa-ko burua, erregimeran aurkako deien liderra izan dena eta Ibrahim Sharif, Wad-eko goreneko ordezkaria daude, besteak beste.
Atzo Manamako La Perla plazan manifestarien kontralkp Polizia operazioan sei pertsona hil ziren.