Mundua -
Gerra zibila Libian
Horrela igaro da eguna Libian
Gadafik su-etena iragarri du, baina matxinoek erasoak salatu dituzte; nazioarteko komunitateak, bitartean, Libian sartzeko prest daudela esan du.
Erredakzioa
20:56 Gadafiren tropak matxinoen kontra ari dira egiten Bengasitik 50 kilometrora, Al Yazira telebistak jakitera eman duenez.
20:24 Estatuko konpainiaren gasolina kamioi bat atzeman dute matxinoek Libian.
20:06 "Libiako herriari laguntzeko goi-bilera" bat deitu du larunbaterako Sarkozyk.
19:43 Obama: "Gadafik su-etena eta NBEren ebazpena errespetatu behar ditu".
19:37 Nazioarteak "pausoz pauso" aurrera egingo du Gadafi boteretik kentzeko, indarkeria geratu ostean, Clintonen ahotan.
18:12 Orain dela bi egun Libiatik alde egin ostean, Gurutze Gorriak Bengasira itzuliko dela esan du.
18:03 Merkel Pariseko goi-bileran izango da, nahiz eta Alemania abstenitu izana Segurtasun Kontseiluan.
17:57 Gadafiren kolaboratzaileei eta 9 erakunderi zigorrak areagotzeko akordioa hartu dute 27ek.
17:53 New York Times egunkariko kazetari atxilotuak askatuko ditu Libiak.
17:34 Frantziaren hitzetan, dena prest dago Libian sartzeko, baina ez du zehaztu noiz egingo duten.
17:21 Libiako Gobernua su-etena betetzen ari dela dio, eta hori betetzen dutela ikuskatzeko eskatu dio Turkiari.
17:13 AEBek Espainiaren "gidaritza" eta nazioarteari emandako laguntza goratu du.
17:10 NATOko herriek operazio humanitario eta militarra "arintzea" adostu dute.
17:05 Tunisiak ez du Libiako operazio militarrean parte hartuko.
15:55 Cintonen hitzetan, nazioarteko komunitateak "beste aukera" batzuk aztertzen jarraituko du.
14:58 Gadafiren indar militarrek Misrata bonbardatzenjarraitzen dute, eta 25 hildako izan dira dagoeneko, besteak beste,zenbait neskato.
14:40 Cameronen hitzetan, Erresuma Batuak Gadafi epaituko du bere ekintzengatik.
14:25 Misrataren aurkako erasoari aurre egin diotela diote matxinoek.
14:19 Europar Batasuneko 27ek erregimenari zigorrak areagotzeko eta Libian sartzea eztabaidatzeko bilera egingo dute astelehenean.
14:02 Bengasiko herritarrek Gadafiren erregimenaren "kapitulazioa" ospatu dute.
13:55 Gadafiren erregimenak iragarri du "bete" egingo duela NBEren ebazpena, eta berehala bertan behera utziko dituela operazio militar guztiak.
13:38 Alemaniak baieztatu egin du ez duela parte hartuko operazio militarrean. Segurtasun Kontseiluko bozketan ez zuen betoa jarri, baina abstenitu egin zen.
12:49 Espainiak Rotako (Cadiz) eta Moroneko (Sevilla) base militarrak, hegazkinak eta itsasontziak utziko ditu NATOren esku, Carme Chacon Defentsa ministroak iragarri duenez.
12:33 Erresuma Batuak iragarri du Royal Air Forceko hegazkinak "hurrengo orduetan" egongo direla prest operazioa abiatzeko. Tornado eta Typhoon borroka hegazkin bonbaketariak izango dira.
12:10 Jose Luis Rodríguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak eta Ban Ki Moon NBEko idazkari nagusiak adierazpen instituzionala egingo dute Libiari buruz, 14:00etan.
11:30 Libiak itxi egin du aire espazioa, Europako aire zirkulazioa kudeatzen duen Eurocontrol agentziak jakinarazi duenez.
11:15 Libiara lau F-16 eta 90 soldadu bidaltzea aztertzen ari da Danimarka.
10:43 Libiako telebista-kate publikoak iragarri du Gadafiren miliziak Bengasiren kanpoaldean daudela.
10:26 Parlamentuaren baimenik gabe ez duela Libian esku-hartuko esan du Espainiak
10:05 NATO "esku-hartzeko" prest agertu da, akordioa egonez gero.
09:38 Gadafik bereari eusten dio: Erregimenaren aldekoek Misrata erasotu dute armamentu astuta erabilita. Al Arabiyaren arabera, "hildakoak eta zaurituak" daude.
09:15 Obamak, Cameronek eta Sarkozyk NBEren erabakia betearazteko koordinatuko direla iragarri dute.
09:11 Europar Batasunak NBEk hartutako erabakia babesten duela iragarri du.
09:08 Muga pasa eta Egiptora joan nahi duten libiarren kopurua gora egiten ari da.
09:05 Norbegiak operazio militarrean parte hartuko duela baieztatu du.
09:04 Txinak adierazi duenez, ez zion NBEko erabakiari betoa jarri "zenbait herrialde arabiar eta afrikarrek eskatuta".
08:57 Italiako hainbat egunkariren arabera, Italiak bere baseak NBEren esku jarriko ditu.
08:55 Gadafiren semeak esku-hartze militarrari beldurrik ez diotela esan du.
08:39 Gadafiren erregimenaren kontrako operazio militarrea parte hartuko duela baieztatu du Frantziak.