Mundua -
Iruzkina
Energia atomikoari buruzko eztabaida piztu da mundu osoan
Fukushiman gertatutakoa ikusita, euren zentral nuklearren segurtasun neurriak berriz aztertuko dituztela iragarri dute Europako Gobernuek.
Jesus Torquemada
Japoniako Fukushimako zentralak sortutako alarmak, energia atomikoari buruzko eztabaida berpiztu du mundu osoan.
Angela Merkel alemaniako kantzilerra izanda, urrutien iritsi dena. Alde batetik zazpi zentral zaharrenak behin behinean ixtea agindu du. Bestetik, gobernukide dituen liberalekin zentralen bizitzaren inguruan lortutako ituna bertan behera utzi du, hobeto aztertzeko asmoarekin. Itun horren arabera, Alemaniako zentralen bizitza 2035era arte luzatuko litzateke.
2001ean, sozialdemokraten eta ekologisten gobernu koalizioak, zentral guztiak 2021ean ixtea adostu zuen.
Txinan, berriz, 27 erreaktore berri ari dira eraikitzen, eta gobernuak plan hori berrikusiko duela esan du. Inork ez du sinesten hori. Txinak, Japoniari 60ko hamarkadan pasa zitzaion bezala, energia asko behar du, munduko lehenengo potentzia bilakatu nahi badu. Eta ez dauka energia hori lortzeko beste modurik.
Harrisburg-eko eta Txernobilgo istripuen ondotik ere, eredu energetikoaren inguruan gogoeta egin behar zela esan zen. 40 urte galdu dira ezer egin gabe, eta ezerk ez du erakusten, azkenean, energia eredu osoa berrikusteko bidean gaudenik.