Mundua -

Iraultza Yemenen

Sale presidentea aliatuak galtzen ari da

Baliteke Sale bere azken bataila izan litekeenaren aurrean egotea 32 urtez boterean egon ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herritarren indarra gehitzen doa eta Ali Abdala Sale presidentea babesa galtzen ari da.

Gobernuko kide guztiak karguetatik kendu ondorengo egunean, Armadako hiru jeneral herriaren iraultzaren alde jarri dira. Tartean, Armadako bigarrena eta presidentearen anaiordea. Iragarpena Al Jazeera telebista kateak erakutsi duen bideo baten bidez izan da.

Aurretik zenbait ofizial eta Siria, Saudi Arabia eta Jordaniako enbaxadoreak ere oposiziora pasatu dira eta Saleren dimisioa eskatu dute. Armadaren zati handi bat ere bere aurka agertu da, gaur manifestarien ondoan agerraldia eginez.

Arrazoi nagusia manifestari baketsuen aurkako errepresioak krisi sakona sortu duela, herrialdea gerra zibilera hurbilduz. Egoerak eztanda egin du pasa den ostiralean Poliziak presidentearen dimisioa eskatzen zuten 52 lagun tiroka hil ondoren Sanan.

Baliteke Sale bere azken bataila izan litekeenaren aurrean egotea 32 urtez boterean egon ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea