Mundua -
Kuba
Fidel Castrok Alderdi Komunistaren lidergoa utzi zuen gaixotu zenean
Kubako presidente ohiak berak iragarri eta azaldu duenez, "gaixotu nintzenean, zalantzarik ez nuen izan kargu estatal eta politiko guztiei uko egiteko, baita alderdiaren lehen idazkari karguari ere".
Erredakzioa
Fidel Castro Kubako presidente ohiak azaldu duenez, Alderdi Komunistaren lidergoa utzi zuen gaixotu zenean. Barack Obama AEBetako presidenteak Latinoamerikatik egin duen birari buruzko egunkariko artikulu batean zabaldu du Castrok berri hau.
"Gaixotu nintzenean, zalantzarik ez nuen izan kargu estatal eta politiko guztiei uko egiteko, baita alderdiaren lehen idazkari karguari ere", azaldu du buruzagi ohi kubatarrak. Castroren hitzetan, "eta ez naiz kargua berreskuratzen saiatu, ez 2006ko uztailaren 31ko aldarrikapenaren ostean, ezta urtebete berandu ere -nire osasuna hobera egin zuenean-, guztiek maitekor horrela ni deitzen jarraitu bazuten ere".