Mundua -

Iruzkina

1973 ebazpenaren mugak

Argi dago aliatuek aire espazioa ixteko eta herrietan eraso egiten ari diren tropei aurre egin diezaieketela. Baina, borroketan parte hartzeko baimena al dute?

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Segurtasun Kontseiluaren 1973 ebazpena zaila da idatzita dagoen moduan aurrera eramaten.

Muamar Gadafiren hegazkinei aire eremua murriztea eskatzen du ebazpenak, zibilak babesteko baliabide oro erabiltzeko baimena ematen du, armen enbargua ezartzen du, baina ez Gadafiri bakarrik, baita legalki armak eduki ezin ditzaketen matxinoei ere, eta atzerriko soldaduei Libiarako sarrera galarazten die.

Testu hau eskutan, gauza asko argitzen dira. Adibidez, nazioarteko koalizioak eraso egin diezaieke aire hartzen duten gobernu-hegakinei, airezkoak ez diren defentsei eta kontrol zentruei, eta baita Bengasiri, Misratari eta beste hainbat herriri eraso egiten deieten Gadafiren tankeei ere.

Baina, egin al diezaiekete eraso matxino armatuen eta Gobernuko soldaduen arteko enfrentamendu bat basamortuan gauzatzen ari bada?

Kasu horretan, ezin da esan matxinatuak zehatz mehatz zibilak izango liratekenik.

Orain arte, Nazio Batuen ebazpena betetzeko ahaleginetan jopuntu gutxi izan dituzte Frantziak, Erresuma Batuak eta Estatu Batuek bonbardatzerako orduan. Horrek gatazkaren luzapena ekar lezake.

Gauzak dauden moduan, laguntza gehiagorik gabe matxinatuek ez dirudite Gadafi agintetik kentzeko gai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea