Mundua -

Venezuela

Guaido itzuli egin da Venezuelara

Oposizioko burua Caracaseko aireportura heldu da arratsalde honetan.

Juan Guaido, Caracaseko aireportura heldu denean. Argazkia: EFE
Juan Guaido, Caracaseko aireportura heldu denean. Argazkia: EFE
Juan Guaido Venezuelara itzuli egin da

3:54

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Guaido bere burua Venezuelako presidente izendatu zuen oposizioko burua herrialdera itzuli da arratsalde honetan, Hego Amerikako hainbat herrialdetatik bira bat egin eta gero.

Guaido Caracaseko aireportura iritsi da, eta, bertan, hainbat jarraitzaile eta nazioarteko ordezkari zain zituen, hala nola Espainiako, Frantziako, Alemaniako, Portugalgo, Txileko eta Argentinako diplomaziariak.

“Hemen gaude”, adierazi du kazetarien aurrean.

Guaidok bidaia egin du Latinoamerikako hainbat herrialdetatik, babes bila. Dena dela, epaileek herrialdetik ez ateratzeko agindua emana zuten; beraz, baliteke atxilotua izatea.

Urtarrilaren 23an, Venezuelako Asanblea Nazionaleko presidenteak, Juan Guaidok, herrialdeko presidente izendatu zuen bere burua, manifestazio batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Latinoamerika Juan Guaidó