Mundua -

Edinburgo

Hiru homosexual hil dituzte Edinburgon azken egunotan

Poliziaren arabera, oraingoz ez dago hiru hilketak elkarren artean erlazionatzeko zantzurik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken hilabetean Edinburgon hiru homosexual hil izanak urduritasuna piztu du Eskoziako gayen artean.

Eskoziako Poliziaren bozeramaile batek esan duenez, ''lesbiana, gay, bisexual eta transexualen taldea zoritxarreko hilketa hauengatik kezkaturik dago''. Honekin batera, agintariak pertsona hauekin harremanetan jarri eta ''lasaitzen eta aholkuak ematen'' saiatu direla iragarri dute.

Roger Gray unibertsitateko irakaslea (64 urte) izan da azken biktima. Gorpua hildakoaren etxean bertan aurkitu zuten, arma zuriz egindako zauriak zituela.

Joan den ostegunean, otsailaren 27an, beste bi hildako aurkitu zituzten. John Carter 44 urteko gizona da bata, eta bestearen daturik ez dute zabaldu, lege kontuak direla eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea