Mundua -

ISTRIPUA

157 bidaiari hil dira Etiopian izan den hegazkin istripu batean

Nairobirako bidea egiten ari zen. Lehen ikerketen arabera, aireratu eta minutu gutxira erori da. 35 herrialdetakoak dira biktimak.

157 bidaiariekin Kenyara zihoan hegazkin batek lurra jo du Etiopian

1:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ethiopian Airlines konpainiaren hegazkin bat erori da gaur Etiopian, barruan 157 bidaiari zituela: denak hil dira. Bertako hedabideek zabaldu dutenez, Adis Abebako aireportuan aireratu eta minutu gutxira gertatu da istripua.

Boeing 737 motako hegazkina zen, eta Nairobiko aireportuan (Kenyan) zen lur hartzekoa. Lehen ikerketen arabera, aireratu denetik sei minutu eskasera galdu dute hegaldi komertzialaren arrastoa kongrolguneko radarretan.

Abiy Ahmed Etiopiako lehen ministroak bere dolumina agertu du twitter bidez:

149 bidaiari eta eskifaiako 8 kide zihoazen hegazkinean istripua izan duenean. 35 herrialdetakoak dira biktimak, tartean, 2 espainiar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Hegazkin istripuak Eguneko albisteak Albisteak