Mundua -

Hauteskundeak bi eskualdetan

Alemaniako berdeek eskualde batean gobernatuko dute, lehen aldiz

Angela Merkel kantzelariaren koalizioak galdu egin du azken 60 urteetan kontserbadoreen alde bozkatuko duen Baden-Wurttemberg eskualdean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzelariaren koalizioak porrot egin du igande honetan, bi eskualdetan egindako hauteskundeetan, ''Fukushima efektua''ren ondorioz. Aitzitik, Berdeek arrakasta izan dute, eta seguru aski ''Land'' batean gobernatuko dute, historian lehen aldiz.

Porrot mingarriena Baden-Wurttemberg feudo historikoan jaso du Merkelen koalizioak. Bertan, kontserbadoreek gobernatu dute azken 60 urteetan, baina orain baliteke Winfried Kretschmann ''berdea''k gobernatzea. Lehen aldiz izango litzateke Alemaniako historian.

Renanian, hauteskundeak egin dituzten beste eskualdean, Alderdi Sozialdemokrata (SPD) bozkatuena izan da berriz, baina berriz ere gehiengo osoarekin gobernatu beharrean, berdeekin batera egingo du.

Eskualde honetan, Merkelen Batasun Kristaudemokratak (CDU) zortzi puntu galdu ditu. Okerrago izan da Alderdi Liberalarentzat, Alemaniako Gobernuko koaliziokidearentzat, botoen erdiak galdu baititu.

Fukushimako zentral nuklearreko istripuaren ondoren, Merkelek aldatu egin du energia politika, eta zazpi zentral itzaltzea agindu du, baina hautesleek hauteskunde mugimendutzat hartu dute.

Libiako gerra zibilaren aurrean izandako jarrera anbiguoa ere kaltegarri izan du. Izan ere, alde batetik, Frantziaren alde agertu da, Paris-Berlin aliantza tradizionala ez hausteko, baina bestaldetik, ez du bat egin operazio militarrarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea