Mundua -
Iruzkina
Hauteskunde 'tsunamia' Alemanian
Berdeek hazkunde ikaragarria izan dute, Fukushimako zentra nuklearraren hondamendiaren ondorioz.
Jesus Torquemada
Angela Merkel Alemaniako kantzillerari ez dio ezertarako balio izan ekologismora egin duen birak.
Fukushimako zentral nuklearreko ezbeharraren ostean, alemaniarrek duten nuklearren aurkako sentimendua suspertu egin da. Aurten Merkelek eskualdeko zazpi hauteskundeetan kargua jokoan duela badaki eta horregatik aldatu du bere politika nuklearra.
Duela sei hilabete eskas, Berlingo agintean zen koalizioak, kristaudemokratez eta liberalez osatutakoak, erabaki zuen 2035. urtea arte Alemaniako zentral nuklearren bizitza luzatzea. Orain hamar urte, sozialdemokratek eta berdeek erabaki zuten 2021erako zentral oro ixtea.
Merkelek bizkor erantzun zion Fukushimako hondamendiari: iraileko legearen aplikazioa bertan behera uztea agindu zuen eta baita Alemaniako zazpi zentral zaharrenen behin-behineko itxiera ere. Baina alferrikakoa izan da. Alemaniar askok konfidantza ipini du Berdeengan, beti zentralen aurkako jarrera izan duen alderdiarengan.
Arrakastara jauzia sekulakoa izan da. Baden Wuttemberren, botoen % 24 eskuratu dituzte. Merkelen alderdiak garaile izaten jarraitzen du botoen % 39rekin baina Berdeek sozialdemokratekin bat eginez gero, kristau demokraten eta liberalen bateratzea garaituko lukete.
Lehendabiziko aldiz, Winfried Krestchmann ekologista, Land alemaniarraren Gobernu-buruzagia izan daiteke. Fukushimakon itsasikara Alemaniaraino iritsi da.