Mundua -

Sarraski faxista

Erdoganek Zeelanda Berriko atentatuaren bideoa erabili du hauteskunde kanpainan

Turkiako presidentea salatu du erasoaren egileari ez diotela "terrorista kristau" deitu, baina "musulmana izango balitz 'terrorista islamiko'" deituko lioketela.

Erdogan, hauteskunde kanpainan. Argazkia: Efe
Erdogan, hauteskunde kanpainan. Argazkia: Efe
Erdogan, hauteskunde kanpainan. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak Zeelanda Berriko bi meskitatan 50 lagun hil zituen faxistaren bideoa jarri du hauteskunde kanpainako ekitaldi batean.

Erdoganek mitina egin du martxoaren 31n egingo dituzten hauteskundeetarako Esmirna hirian, eta bere hitzaldia eten du une batean eraso faxistaren irudiak pantaila handi batean jartzeko.

Irudietan ikusi ahal izan da hiltzailea meskitan sartu eta bertan otoitz egiten ari zirenei tiro egin zien unea, Facebook bidez zabaldutako irudiak, sare sozialak ezabatu dituenak.

"Munduko buruzagi guztiek, erakunde guztiek, Nazio Batuen Erakundetik hasita, islamaren eta musulmanen aurkako erasoa dela aitortzen dute. Baina ez diote izenik jartzen. Ez dute esaten 'terrorista kristaua' dela", kritikatu du agintariak.

"Musulmana izango balitz, 'terrorista islamiko' dietuko liokete. Begira, hori oso garrantzitsua da. Mendebaldeari esaten diot: Zergatik ez duzue esaten?", galdetu du Turkiako estatuburuak bideoa hasi aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Atentatuak Gaurko azken orduko albistea Turkia Gehien ikusitako bideoak Hauteskundeak Ozeania