Mundua -

AEB

Disneyk 21st Century Fox erosi du 71.300 milioi dolarren truke

Disneyk harpidetza zerbitzua abiatuko du aurten Netflix plataformarekin norgehiagokan aritzeko.

Argazkia: pexels.com
Mickeyren papina bat piano baten gainean
Argazkia: pexels.com

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Disney konpainiak 21st Century Fox enpresaren entretenimendu sailaren erosketa itxi du asteazken honetan 71.300 milioi dolarren truke. Azken asteotan hainbat herritako erregulatzaileen baimena jaso eta gero erosi du Disneyk Foxen entretenimendu saila.

Orain arte ezagutu ez den entretenimendu erraldoirik handiena jaioa da operazio horrekin batera; esaterako, Star Wars, Marvel, Pixar, The Simpsons eta Avatar hartuko baititu.

Aurten Disney eta Disney+ harpidetza zerbitzua abiatuko du Disneyk Netflix plataformarekin, sektoreko liderrarekin, norgehiagokan aritzeko.

Hortaz, Disneyk 20th Century Fox estudioaren kontrola hartuko du, baita FX eta National Geographicena ere, eta Hulu harpidetza zerbitzuaren % 30.

Disneyk 2021era arte 2.000 milioi dolar aurreztea agindu die akziodunei; horrenbestez, 4.000 langile kaleratuko dituztela uste dute. Izan ere, Disneyk 21st Century Foxeko 15.400 langile hartuko ditu bere gain.

Rupert Murdoch orain arteko Foxeko jabeak, ordea, Fox News albistegietako katea eta Fox Sports 1 (FS1) kiroletakoa mantenduko ditu Fox Corporation delakoan.

Disney Hollywoodeko agintari nagusia bihurtu da Lucasfilm, Pixar edo Marvelen erosketei esker.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Telebista Eguneko albisteak Albisteak