Mundua -
AEB
Apaiz pederasten zerrenda argitaratu dute Illinoisen
Adingabeei sexu-abusuak egin izanagatik salatuak izan diren 395 apaiz eta erlijiosoren informazioa eta historia jaso dute txosten batean.
Agencias| Redacción
AEBko abokatu-talde batek Illinoisen pederastia leporatuta salatuak izan diren ia 400 apaiz eta erlijiosoren zerrenda argitaratu du, NBC telebista kateak jakinarazi duenez.
Txostena 185 orri ditu eta, bertan, adingabeei ustez sexu-erasoak egiteagatik salatuak izan diren Illinoiseko sei elizbarrutiren 395 apaiz eta erlijiosoren informazioa eta historia jasotzen dute.
Testuren arabera, "adingabeei sexu-erasoak egiten dizkieten apaizen kopurua ikaragarria da; eta, jokabide horiek erakunde mailan ezkutatu egiten dituzte".
Abokatuen asmoa "gotzainek izkutatako nortasunak eta informazioa" zabaltzea da. Testu hori Lisa Madigan Illinoiseko fiskal nagusiak 2018an egindako ikerketa batean oinarritu da.
Madiganek Chicagoko 115 apaizen aurkako 690 salaketa aztertu zituen orduan; baita, beste elizbarruti nagusietako beste 139 salaketa ere.
Fiskal nagusiaren esanetan, elizbarrutiek pederastia egotzita "sinesgarri" jo zituzten 185 kideren izenak eman zituzten. Madiganen ikerketaren arabera, berriz, 500 kideren aurkako salaketak izan ziren.