Mundua -

Afrika

133 pertsonatik gora hil dira Malin, etnien artean izandako eraso batean

Dozenaka zauritu daude. Banbara etniako miliziak Ogossagou udalerrian sartu dira, eta peul etniakoak diren herritarrei eraso egin diete.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

133 pertsonatik gora hil eta dozenaka zauritu dira larunbat honetan Maliko erdigunean izandako etnien arteko eraso batean. Banbara etniako 'donzo' miliziak (ehiztari tradizionalek osatutakoa) Ogossagou udalerrian sartu dira, eta oro har peul etniakoak diren herritarrei eraso egin diete.

Tokiko iturriek EFEri jakinarazi diotenez, 30 armadun gizonak, 'donzo' miliziaren uniformearekin jantzita, Bankass eskualdeko Ogossagou udalerriara iritsi dira, eta bertakoei eraso egin diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak