Mundua -

Analisia

Egoera gero eta korapilotsuagoa da Libian

Bi astetan dena konponduta izango zela ematen zuen, errebeldeek irabaziko zutela edo bestela Gadafik boterea uztiko zuela. Baina gidoi hori ez da betetzen ari.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Agerian geratu da Gadafiren tropei aurre egiteko errebeldeek duten ezintasuna. Aste betean irabazitakoa bi egun baino gutxiagotan galdu dute. Ez dirudi errebeldeak irabazteko gai izango direnik, ez behintzat, Nazioarteko indarrek ez badute gogorrago eraso egiten Gadafiren tanke eta artillerriaren kontra.

Baina, nazioarteko koalizioa gehiago inplikatzen bada Libian, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 1.973 ebazpena bortxatuko du, ebazpen horrek interbentzioa baimendu zuen .

Beraz, gero eta gehiago entzuten da errebeldei armamentu ona ematearen aukera. Hedabide batzuren arabera, Obama presidenteak CIAri baimena eman dio, errebeldeekin bat egin eta laguntza militarra emateko. Baina kasu horretan, beste ebazpen bat bortxatuko litzateke,1970; Libiaren kontrako arma enbargua jasotzen da bertan, ulertzen da, Libia osoan ,eta beraz Gadafiren aldekoei eta aurkakoei eragiten diela.

Interbentzio militarra bultzatu zutenek, uste zuten bi astetan dena konponduta izango zela, aire laguntzari esker errebeldeek irabaziko zutela edo bestela Gadafik boterea uztiko zuela herrialde barrutik eta kanpotik ezarritako presioari esker. Gidoi hori ez da betetzen ari, gerra luzatzen ari da eta egoera konplikatzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea