Mundua -

AFRIKA

Zaporeak proiektua Mozambikera joango da Idai zikloiaren kaltetuei laguntzera

Hiru kide (sukaldari) Afrikara abiatuko dira ostiralean, 43 medikuz eta logistikako 12 teknikoz osatutako talde batekin batera.

Idai zikloiak eragindako kalteak, airetik ikusita. Artxiboko argazkia: EFE
Idai zikloiak eragindako kalteak, airetik ikusita
Idai zikloiak eragindako kalteak, airetik ikusita. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaporeak proiektuko kideak Mozambikera abiatuko dira ostiral honetan, Idai zikloiaren kaltetuei laguntzera. Dagoeneko 700 hildakotik gora eta 1,85 milioi kaltetu utzi ditu Idai zikloiak; Mozambiken bakarrik.

Espainiako Gobernuko Kooperazio eta Garapen Ministerioak munduko krisi humanitarioei aurre egiteko bultzatutako Start programaren lehen espedizioko parte izango da Zaporeak, proiektu solidarioak ohar bidez jakinarazi duenez.

Lehen espedizio hori martxoaren 29an abiatuko da Mozambikera. 43 medikuk, logistikako 12 teknikok eta 3 sukaldarik osatuko dute. Azken horiek, hain zuzen ere, Zaporeak proiektuko kideak izango dira.

Taldearen misioa ospitale mugikor bat eraikitzea izango da, egunean 200 gaixo artatzeko, 7 kirurgia handi eta 15 kirurgia txiki egiteko gaitasuna izango duena.

Zaporeak proiektuko hiru sukaldarien lana ospitale horretako langileei (120 inguru) otorduak prestatzea izango da (gosaria, bazkaria eta afaria).

Bigarren txanda batean, Zaporeak proiektuko beste hiru kide joango dira.

Afrikan ez ezik, Zaporeak proiektuak Grezian eta Etiopian lanean jarraituko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Albisteak Gaur Albisteak Uholdeak Urakan gaur