Mundua -
Krisi nuklearra
Japonia Fukushimako konpainia nazionalizatzea aztertzen ari da
Albistea zabaldu bezain pronto zentral nuklearraz arduratzen den enpresaren akzioek gora egin dute. Bitartean, 25.000 soldaduk lurrikararen ondorioz desagertuta daudenen bila jarraitzen dute.
Erredakzioa
Japoniako Gobernua Fukushimako zentral nuklearra kudeatzen duen konpainia elektrikoa (TEPCO) nazionalizatzea aztertzen ari da. Baina egingo duten diru sarrerak ez du ziurrenik konpainiaren % 50a gaindituko.
Mainichi'' egunkari japoniarrak argitaratutako albisteak berehala eragin die TEPCOko akzioei.
Goizeko 09.20etan (Euskadin 02:20etan) enpresa elektrikoaren akzioek % 4''1 egin dute gora, une batean igoera % 8,6koa ere izan da.
AEBek adituak bidaliko dituzte
Japoniako Defentsarako Indarren zuzendariak adierazi du AEBek ,krisia gainditzen laguntzeko, energia nuklearrean trebatutako hainbat marine bidaliko dituztela.
Larrialdi egoerak jarraitzen du Asiako lurraldean, baina, gaur Naoto Kan lehen ministro japoniarra eta bere Gobernuko kideak jantzi arruntekin egin dute agerraldia, hau da lanerako jantzi urdinik gabe.
"Gobernua lurraldea berreraikitzeko gai dela erakusteko unea da", azaldu du Yukio Edano Exekutiboko bozeramaileak.
Orain hiru aste piztutako alarma nuklearraz geroztik Gobernuko kide guztiek buzo urdina eraman dute soinean lurraldeak bizi duen krisiaren isla izan da. Naoto Kan lehen ministroak berak II Mundu Gerraz geroztik Japoniak jasan duen krisirik larriena izan dela adierazi du.
Biktimen balantzea
Iwate, Miyagi eta Fukushima eskualdeetako biztanleei laguntza ematen jarraitzen dute erreskate taldeek.
Martxoaren 11ko lurrikararen eta tsunamiaren ondorioz 11.578 pertsona hil dira gutxienez eta 16.451herritar desagertuta daude.