Mundua -
LURRIKARA
Hiru lur astindu izan dira goizaldean Ekuadorreko kostaldean
Bertako agintariek, oraingoz, ez dute zaurituei eta kalteei buruzko daturik eman.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hiru lur astindu izan dira bata bestearen atzetik, gaur goizaldean, Ekuadorreko kostaldean.
Estatu Batuetako Ikerketa Geologikoetarako Institutuak jakitera eman duenez, lehendabiziko astindua izan da gogorrena, Righter eskalan 6,2 gradukoa, Santa Elena hiritik 27 kilometro iparraldera, 09:45 inguruan.
Handik bost minutu ingurura gertatu da bigarren asindua, 5 gradu ingurukoa, eta orduerdira hirugarrena, 5,2-koa.
Bertako agintariek, oraingoz, ez dute zaurituei eta kalteei buruzko daturik eman.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea