Mundua -
HAUTESKUNDEAK TURKIAN
Erdoganek bere alderdiaren porrota onartu du Ankaran, ez, ordea, Istanbulen
Igandean Turkian egindako udal hauteskundeetan, ez dago argi Istanbul hirian nork irabazi duen. Berdinketa aurreikusten da Erdoganen AKP eta CHP alderdi sozialdemokrataren artean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Atzo Turkian egindako udal hauteskundeetan, Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentearen AKP alderdi islamistak Ankara hiriburuko alkatetza galdu zuen. Istanbul hirian, ostera, ez dago argi nork irabazi duen. Izan ere, berdinketa aurreikusten da AKPren eta CHP alderdi sozialdemokrataren artean.
Erdoganek bere alderdiaren porrota onartu du Ankaran. Hala ere, ez du Instanbulgo emaitzen berri eman.
Turkiako Anadolu albiste agentziaren arabera, Mansur Yavas alkategai sozialdemokratak irabazi du Ankara hiruburuan, AKP alderdiko hautagaiari % 3ko aldea aterata. Yavasek garaipena aldarrikatu du.
Herrialdeko hiri handiena den Istanbulen, ordea, ziurgabetasuna da nagusi. Anadolu agentziak botoen % 98,5 zenbatuta zabaldutako informazioaren arabera, Binali Yildirim AKPko alkategaiak 4.400 boto eskaseko aldea ateratzen zion hautagai sozialdemokratari.
Yildrimek bere burua irabazle gisa aitortu du. Ekrem Imamoglu CHPko hautagaiak keinu hori kritikatu du eta, gero, irabazi egin duela badakiela esan du.