Mundua -

Aljeria

Bouteflikak hileon egingo dio uko Aljeriako presidentetzari

Azken asteotan, manifestazio ugari izan dira Aljeriako kaleetan, Bouteflikaren hautagaitzaren aurka. 82 urteko gizonak lau agintaldi egin ditu boterean.

Abdelaziz Bouteflika, 2012an egindako ekitaldi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Abdelaziz Bouteflika.
Abdelaziz Bouteflika, 2012an egindako ekitaldi batean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abdelaziz Bouteflika ez da berriro hauteskundeetara aurkeztuko eta apirilaren 28a baino lehen aurkeztuko du uko egitea. Presidentetzak ohar bidez jakinarazi duenez, osasun arazoak direla eta hartu du erabaki hori.

Aurrez, baina, hainbat neurri onartuko ditu "Estatuko erakundeek trantsizio garaian funtzionatuko dutela bermatzeko".

Oharraren arabera, apirilaren 28a baino lehen utziko du presidente kargua, bere agintaldia amaitzen den eguna baino lehen, hain zuzen ere.  

Aljeriako Konstituzioaren arabera, Abdelkader Bensalah Senatuko presidenteak zuzenduko trantsizioa, eta 90 eguneko epean hauteskunde presidentzialak deitu beharko ditu. Lehen aldia Aljeriako historian halakorik gertatzen dela.

Azken asteotan, manifestazio ugari izan dira Aljeriako kaleetan, Bouteflikaren hautagaitzaren aurka, eta protesta horien ondotik iritsi da gaurko iragarpena.

Lau agintaldi egin ditu boterean eta 82 urteko gizonak berriro aurkeztu nahi zuen hauteskundeetara. 2013an buruko isuria izan zuen eta, harrezkero, osasun arazoak ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak