Mundua -
Atentatua
Bonba-lapa batek polizia bat hil du Omaghen, Ipar Irlandan
25 urteko agenteak autoa martxan jarri du bere lantokira joateko. 1998an atentatu larria izan zen Omaghen, orduan 29 pertsona hil eta 220 zauritu ziren.
Erredakzioa
Ipar Irlandako polizia bat hil egin da larunbat honetan Omaghen bonba lapa batek eztanda eginda. Hildakoa 25 urteko gizonezkoa da eta duela hiru aste amaitu zuen Ipar Irlandako Poliziaren (PSNI) trebakuntza ikastaroa. Atentatua Killyclougher auzoan izan da, Omagheko ipar-ekialdean, eta Poliziak lekua sokaz inguratu du.Leherketa hildakoaren etxearen aurrean izan da, 16:00etan (17:00ak Euskadin). Biktima polizia katolikoa zen.Gerry Adams Sinn Fein Ipar Irlandako alderdi errepublikar nagusiaren presidenteak gertatutakoa gaitzetsi du: "Arratsaldean Omaghen gertatutakoa gaitzestu nahi dut", esan du Adamsek. "Horrelako momentu gogorretan, familiari nire doluminak helarazi nahi dizkiot. Sinn Fein ziur da atentatuaren errudunak ez dutela bake prozesu politikoa atzera botako", gaineratu du.Tom Elliott Ulsterreko Alderdi Unionistaren liderrak ere atentatu "koldar" eta "zitala" gaitzestu du. "Polizia gazte honen hilketa gaiztoak tokiko jendea astindu du", esan du Elliottek.1998an, Omaghen atentatu bortitza egin zuen Benetako IRAk: 29 pertsona hil (bi espainiar tartean: 23 urteko emakumea eta 12 urteko mutikoa) eta 220 zauritu ziren.