Mundua -

Gerra

Oposizioak gobernu baten antzeko 'krisi kabinetea' osatu du

Bestalde, NATOren hegazkin batzuek matxino talde bat hil dute Gadafiren aldekoekin nahastuta. Gobernuaren aldeko ehunka pertsona ere hil dituzte Bregan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libiako Kontseilu Nazionalak gobernu baten antzeko konpetentziak dituen "kabinete krisia" sortu duela iragarri du.

Matxinoen armadaren arduradun berria edo defentsa ministroa ere izendatu dute, Omar Hairi. Matxinoen armada desertoreek eta boluntarioek osatzen dute. Abdel Fatá al Abidi generalak, berriz, armadako soldaduen eta lurreko operazioen ardura izango du.

Hafiz Ghoga Kontseiluko bozeramaileak prentsaurrekoan adierazi duenez, Mahmud Jebrik intelektuala da kabinetearen agintari nagusia.

Aliatuek matxinoak eta zibilak hil dituzte

Aliatuek airez egindako eraso batek matxino talde bat eta zenbait zibil hil ditu. Muamar Gadafi eta matxinoen arteko konbateek etengabean jarraitzen dute herrialdeko leku ezberdinetan, Brega hirian batez ere.

Hildakoak ibilgailu-ilara batean zihoazen NATOren hegazkinek Gadafiren tropekin nahastu eta bonbardatu egin dituztenean.

Matxino batzuen arabera, erreboltariak aire-erasoen kontrako bateria baten ondoan zeuden eta aliatuak agurtzen ari ziren, eta horrek NATOko pilotuak nahastu ditu.

Matxinoez gain, bonbardaketek Gadafiren aldeko ehunka pertsona hil dituzte. Hilotzak Bregako hirian sakabanatuta geratu dira, gehienak ospitaletik gertu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea