Mundua -

Gobernuaren aurkako protestak

Gutxienez 12 pertsona hil dira Yemengo manifestazio batean

Segurtasun indarrak Gobernuaren aurkako manifestari batzuei tiroka hasi dira eta ehunka pertsona zauritu dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yemenen Gobernuaren aurkako manifestazio batean gutxienez 12 pertsona hil dira eta beste ehun bat zauritu, hala diote dute bertako mediku iturri batzuek.

Sana hiriburutik hegoaldera dagoen Taiz hirian gertatu dira manifestari eta Poliziaren arteko liskarrak. Antza segurtasun indarrak protestan parte hartzen ari zireneii tiroka hasi dira eta liskar gogorrak izan dira.

30ek bala zauriak dituztela jakinarazi dute mediku iturriek eta horietatik 16 larri omen daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea