Mundua -

Gerra Libian

Londresek 'hilgarria ez den laguntza' emango die Libiako matxinoei

Erresuma Batuak telekomunikazio materiala emango die Muamar Gadafiren aurka borroka egiten duten matxinoei, baina ez dizkie armarik emango.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

William Hague Erresuma Batuko Atzerri ministroak astelehen honetan jakinarazi duenez, Erresuma Batuak "hilgarria ez den laguntza" emango dio Libiako Batzorde Nazionalari, baina ez dizkie matxinoei armarik emango. Era berean, datorren astean Dohan Libiako operazio militarrak adosteko nazioarteko Harreman Taldearen bilera izango dela gogorarazi du.

Hagueren hitzetan, Erresuma Batuak telekomunikazio materiala emango die Muamar Gadafiren aurka borroka egiten duten matxinoei, baina ez dizkie armarik emango.

"Joan den astean Komunen Ganberan azaldu nuenez, ez dizkiegu oposizioko indarrei armarik emango", esan du. "Zibilen bizitzak babesteko hilgarria ez den laguntza eta laguntza humanitarioa emateko prest gaude", azaldu du.

Halaber, Lockerbieko atentatua ikertzen ari den Erresuma Batuarekin kooperatzeko eskatuko dio Haguek Musa Kusa Libiako Atzerri ministro ohiari. Kusak kargu utzi zuen joan den astean eta Londresen dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea