Mundua -

Iruzkina

Obamak beste lau urte behar ditu

AEBetako presidenteak zaila izango du duela hiru urte piztu zuen itxaropena berreskuratzea.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak berrautaketa nahi duela iragarri du. Eta iragarpen hori Guantanamoren itxieraren inguruan emandako hitza beteko ez duela baieztatzen duen albistea argitaratu den egun berean egin du.

Jalid Sheij Mohamed, Irailaren 11-ko buru izatea leporatuta Guantanamoko auzitegi militarrean epaituko dute. Etxe Zurira iritsi berritan, 2009ko urtarrilaren 22an, Obamak Guantanamoko espetxea ixteko asmoa iragarri zuen, baita epaiketa militarrak bertan behera uzteko asmoa ere.

Jalid Sheij Mohamed New Yorkeko epaitegi zibil batek epaituko zuela iragarri zuen gero. Estatu Batuetako Kongresuak, dena dela, Obamaren planak desegin ditu, espetxe berri bat eraikitzeko dirua eta presoak estatubatuetara lekualdatzea ukatuz.

Obamak ez du beti emandako hitza bete eta jarraitzaileen gehiengoari ez zaio batere gustatu. Presidenteak jarraitzaileak berreskuratu asmoz hasiera eman dio kanpaina luzeari.

Oraindik 19 hilabete falta baitira hauteskundeak egiteko. Iragarpena kanpainarako dirua bildu ahal izateko egin du. Duela bi urte Etxe Zuriraino eraman zuen ilusio horixe bera biltzea latzagoa egingo zaio ordea

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea