Mundua -
'Ruby' auzia
Atzeratu egin dute Berlusconiren aurkako epaiketa, maiatzaren 31 arte
Italiako lehen ministroa ez da joan epaitegira, eta beraz, epaileek "auzi-ihesean" dagoela ezarri dute.
Erredakzioa
Milango Auzitegiak maiatzaren 31a arte atzeratu du Ruby auzia dela eta Silvio Berlusconi lehen ministroari egingo dioten epaiketa.
Lehenengo saioa gaur egitekoak ziren, baina Berlusconi eta Karima El Mahroug, Ruby ezizenez ezaguna, agertu ez direnez atzeratu egin dute.
Berlusconiren abokatuek, "erakunde arteko konpromisoak" direla eta lehen ministroak ez zuela saiora joaterik izango jakinarazi zien epaileei eskutitz batean, baina Milango Auzitegiko hiru epileek "auzi-ihesean" deklaratu dute italiako agintaria.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea