Mundua -
Italian
250 etorkin desagertuta, Lampedusa irlatik gertu txalupa hondoratzean
Larrialdi taldeek 50 pertsona bizirik erreskatatzea lortu dute, baina azken orduetan dozenaka gorpu ikusi dituzte itsasoan barreiatuta, tartean batzuk haurrak direla azaldu dute.
Erredakzioa
Lampedusatik gertu hondoratu den txalupan zihoazen etorkinen 20 bat gorpu ikuskatu dituzte Italiako agintariek itsasoan.
Antza, ontzian 200 bat etorkin zihoazen. ''La Stampa'' egunkari italiarrak dioenez, larrialdi zerbitzuek 47 pertsona erreskatatu dituzte eta desagertuta dauden beste 130 baten bila ari dira orain.
Italiako agintariek adierazi dutenez, gabarra Libiatik Lampedusa aldera zihoan 200 bat etorkinekin, gehienak jatorriz Somaliarrak eta Eritrearrak ziren.
Urperatzea goizaldeko laurak aldera gertatu da, Lampedusa irlatik 40 miliatara.
Etorkinek satelite bidezko telefonoz laguntza eskatu zuten, baina haizete bortitzek eta Itxaso zakarrak kostazainen eta Poliziaren helikopteroen lana zaildu dute.