Mundua -

Ipar-ekialdeko kostaldean

7,4 graduko lurrikara batek Japonia ipar-ekialdea astindu du

Lurrikararen ondorioz, tsunami alarma ezarri dute, baina gutxi geroago bertan behera geratu da. Lurrikarak ez du kalte gehiago eragin Fukushimako zentralean, TEPCO konpainiak baieztatu duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

7,4 graduko lurrikara batek Japonia ipar-ekialdea astindu du gaur arratsaldean, AEBetako Zerbitzuek iragarri dutenez.

Horrez gain, NHK telebista katearen arabera, lurrikararen ondorioz, tsunami alarma ezarri dute, metro bateko olatuak egoteko arriskuaren aurrean, baina gutxi geroago alerta bertan behera utzi du Japoniako Meteorologia Agentziak.

Tsunami alerta ezarri duten tokietatik jendea ateratzeko eskatu du Japoniako telebista publikoak.

Ebakuazioa Fukushiman

Fukushima-1 zentral nuklearrean lanean ari diren ingeniariak lantegitik atera dituzte lurrikara berria dela-eta. Zentralak kalte handiak izan zituen martxoaren 11n izandako lurrikararen eta tsunamiaren ondorioz.

7,4 graduko lurrikarak ez du kalte gehiago eragin zentral nuklearrean, TEPCO konpainiak baieztatu duenez.

Lurrikarak Fukushima-2 eta Onagawa zentraletan ere ez du eraginik izan, komunikabide lokalek jakitera eman dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea