Mundua -

Portugal

29 pertsona hil dira Madeiran, autobus istripu batean

Biktima guztiak turista alemaniarrak dira. Antza denez, autobusa bidetik irten, eta etxebizitza baten gainean erori da.

Madeirako (Portugal) autobus istripua. Argazkia: EFE
Madeirako (Portugal) autobus istripua.
Gutxienez 29 pertsona hil dira Madeiran, autobus turistiko baten istripuan

1:18

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autobus turistiko batek zirkulazio istripua izan zuen atzo, asteazkena, Madeiran (Portugal), eta, ondorioz, gutxienez 29 pertsona hil dira.

Ezbeharra 18:30ean jazo zen. Ordu horretan, autobusa bidetik irten da, eta etxebizitza baten gainean erori da.

Hildakoetatik, 17 emakumeak dira, eta gainerakoak, gizonak. Denak turista alemaniarrak direla baieztatu dute Portugalgo agintariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Portugal