Mundua -
380 zauritu
Irakek 28 pertsona hil ditu errefuxiatu irandarren kontrako erasoan
Errefuxiatu-esparrua 65 tankek eta 2.500 militarrek hartu dute goizaldean.
Erredakzioa
28 pertsona hil dira eta 380 baino gehiago zauritu Irakeko Armadak Ashrafeko errefuxiatu-esparruaren kontra egindako erasoan, esparruko bozeramaileek jakitera emandakoaren arabera. Gertakaria Bagdadeko ipar-ekialdean izan da.
Mohamed Eghbal bozeramaileak azaldutakoaren arabera, armadun ibilgailuak eta 2.000 soldadutik gora errefuxiatuen-esparruan sartu dira goizaldean eta erasoarekin jarraitzen dute.
Hildakoen artean sei emakumezko daude, eta zauritutako gehienek irakiarrek egindako bala zauriak dauzkate. Asko egoera larrian daude.
Erasoa Irakeko Armadak esparruko hilerritik gertu zaintza-postua jarri duenean hasi da. Eraso egiteko agindua, Eghbalen arabera, Ali Jamenei Iraneko agintari nagusiak eman du eta Nuri al Maliki Irakeko lehen ministroen tropek gauzatu dute. Soldaduek errefuxiatuei eraso egin diete, nahiz eta azken hauek armarik izan ez.
Goizaldetik, errefuxiatu-esparrua 65 tankek eta 2.500 militarrek hartuta dute.