Mundua -

Sutea

Poliziak uste du Notre Dameko sutea karga-jasogailuetan piztu zela

Ikertzaileak ondorio horretara iritsi dira lekukoen eta bizilagunen argazki eta bideoetan oinarrituta, besteak beste.

Notre Dame. Argazkia: Efe
Notre Dame. Argazkia: Efe
Notre Dame. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziako ikertzaileek uste dute Parisko Notre Dame Katedraleko sutea teilatuko orratzaren azpian piztu zela, sutearen ondorioz behera etorri zen lehenengo lekuan, eta konponketa lanetako karga-jasogailuak aztertzen ari dira sua horiek eragin zutelakoan, CNNren Frantziako erredakziotik jakitera eman dutenez.

Ikertzaileak ondorio horretara iritsi dira lekukoen eta bizilagunen argazki eta bideoetan oinarrituta, besteak beste.

Informazio horren arabera, baliteke sua orratzaren azpian hasi izana, eta hortik egituran gora joatea, berehala hartu baitzuen su. Orratza erori izanak bizitu egin zuen sutea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Zer gertatu da Parisen? Suteak albisteak Frantzia albisteak Gaurko azken ordukoa