Mundua -

Dokumentazioa

Notre Dame, Frantziako historiaren sinbolo

Katedralak 800 urte baino gehiago ditu, eta arte gotikoaren harribitxietako bat da. Urtero 13 milioi pertsonak egiten diote bisita.

Notre Dame, sutea gertatu baino arinagoko EFEren artxiboko argazki batean.
Notre Dame, 2019ko apirilaren 15eko sutearen aurretik.
Notre Dame, sutea gertatu baino arinagoko EFEren artxiboko argazki batean.

EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea Parisko Notre Dame katedralean, Parisko bihotzean, Frantziaren historiaren sinboloan. Urtero 13 milioi pertsona joaten dira arte gotikoaren harribitxi hau ikustera, eta horregatik da, hain justu, Frantziako monumenturik bisitatuena.

Duela 800 urte baino gehiago eraiki zuten, eta denbora luze horretan Frantziako historiaren une garrantzitsuenen lekuko eta agertoki izan da.

Maurice de Sully artean Parisko gotzaina zenaren aginduz hasi ziren eraikitzen, 1163. urtean, eta mende bat baino gehiago behar izan zuten amaitzeko: 1272.ean bukatu zituzten lanak.

Kristautasunaren sinbolo

Garai batean, mendebaldeko eraikuntza kristaurik handiena izan zen, Parisko aberastasunaren eta boterearen erakusle.

Hiriaren uhartean, Parisko bihotzean, dago, aurrez gutxienez lau eraikin erlijioso egon ziren tokian: IV. mendeko eliza paleokristau bat, Meroveoren garaiko basilika bat, Karlomagnoren garaiko katedral bat eta eliza erromaniko bat.

Notre Dameren historia Frantziaren historiara hertsiki lotua dago. 1793an, Frantziako Iraultzaren garaian, "Arrazoiaren Tenplu" izendatu zuten.

Urte batzuk geroago, Napoleonek bere koroatzerako aukeratu zuen, 1804ko abenduan.

Une historikoen agertoki

Paris naziengandik askatu zutenean ere, katedrala bihurtu zen ospakizunen tokia. 1944ko abuztuaren 26an elizkizuna egin zuten, Charles de Gaulle jenerala bertan zela.

Frantziako buruzagi politiko ezagunenen hileta elizkizun nazionalak Notre Damen egin dituzte; De Gaullerena, Georges Pompidouena eta François Mitterrandena, besteak beste.

2015eko azaroaren 15ean, Parisko atentatu jihadistak gertatu eta bi egunera, katedralean egin zituzten 130 hildakoen eta 350 zauritutakoen aldeko omenaldiak.

Atentatu gune ere izan da. 2017ko ekainaren 6an, gizon batek mailu batekin eraso zion polizia bati bertan, "Hau Siriakoaren ordainetan" oihuka esaten zuen bitartean.

Gaur egun, konpontzeko lanetan ari ziren. Sei milioi euroko aurrekontua zuten lanek, eta 2022ra arte egon behar ziren beharrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Historia