Mundua -

Hondar-ekaitz baten eraginez

Hamar lagun hil dira autobide batean jazotako talkan, Alemanian

Ezbeharra A-19 autobidean jazo da, Rostockeko hegoaldean, Berlineko noranzkoan. 90 lagun zauritu dira. Istripuan 20 ibilgailuk su hartu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez hamar lagun hil eta beste 90 zauritu dira Alemaniako ipar-ekialdean izandako talkan, hondar-ekaitza baten ondorioz. 80 bat ibilgailuk talka egin dute ezbeharrean.

Alemaniako Poliziak jakitera eman duenez, ezbeharra A-19 autobidean jazo da, Rostockeko hegoaldean, Berlineko noranzkoan.

Gutxienez 20 bat ibilgailuk su hartu dute talkaren ostean. Beste 20 bat ibilgailuk aurrekoarekin talka egin dute, izan ere, bat-batean balaztatu behar izan dute abiadura handian zihoazenean.

Haize-bolada bortitzak

Hondar-ekaitza baten erdian gertatu da ezbeharra. Ekaitza Alemaniako kostaldetik sartu da, haize-bolada bortitzak nagusitu dira zonan eta 100 metrora ez zen ezer ikusten.

Istripuaren ondorioz, autobidea itxita geratu da bi noranzkoetan. Era berean, zenbait kamioi sokaz hesi behar izan dituzte, merkantzia arriskutsuak zeramatzatelako.

40 bat lagun inguruko ospitaletara eraman behar izan dituzte. Gainerako zaurituak ezbeharraren tokian artatu dituzte anbulantziek eta medikuek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea