Mundua -
Analisia
Nahaspila islandiarra
Islandiarrek bertako bankuek atzerriko herritarrei iruzurraren bitartez kendutako dirua itzultzea baztertu dute erreferendumean. Orain Londresek eta Hagak epaitegietara eraman nahi dute Reikiavik.
Jesus Torquemada
Islandiarrek baztertu egin dute erreferendumean bertako bankuek atzerriko herritarrei iruzurraren bidez kendutako dirua itzultzea, bereziki Britainia Handia eta Herbereetako herritarrei.
Bi herrialde hauetako gobernuek berme funtsa erabili behar izan zuten herritarrei galdutako dirua itzultzeko eta ondoren Islandiako Gobernuari eskatu zioten diru hori.
Islandiako Gobernuak Britainia Handikoarekin eta Herbereetakoekin negoziatu zuen 35 urteko epean dirutza hori bueltatzea eta horixe da hain zuzen ere, orain, bertako hiritarrek erreferendum bidez atzera bota dutena.
Islandiarrek diote ez dituztela zertan ordaindu behar bankuek aurrez egin dituzten iruzurrak, baina arazoak hartu duen tamaina kontutan hartuta eta nazioartera ere zabaldu dela ikusitaa ez dirudi batere konpon-erraza.
Islandiako hiritarrek euren dirua berreskuratu dute Estatuak berme funtsaren bitartez hori ahalbidetu duelako, baina ez zuen gauza bera egin bankuek atzerrian zuten diruarekin, eta horrek britainiar eta holandar askoren lur jotzea ekarriko zukeen euren gobernuak ez balituzte erreskatatu.
Horregatik orain Londresek eta Hagak epaitegietara eraman nahi dute Reikiavik. Gaia konplexua da Islandiarrek boto-kutxetan erabaki argia hartu bait dute, dena den Britainia Handiak eta Herbereek ere arrazoi sendoak dituzte.