Mundua -

Boli Kosta

Gbagbo atxilotu dutela baieztatu dute Ouattarak eta Frantziak

Telebistan egindako adierazpenean borrokaldien amaiera eskatu du Gbagbok. Gbagboren aurkako prozesu judiziala martxan jartzeko agindu dio Giza Eskubideen ministroari Ouattarak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alassane Ouattara Boli Kostako presidentetzarako hautagaiaren bozeramaileak, Affoussy Bambak, Reuters albiste agentziari jakinarazi dionez, Laurent Gbagbo atxilotu dute.

Frantziak Boli Kostan duen enbaxadak albistea baieztatu du, France 24 telebista kateak jakinarazi duenez. Telebista kateak aipatu duenez, Ouattararen indarrek atxilotu dute, ez Frantziak.

Toussaint Alain Gbagboren aholkulariak Frantzian Reuters albiste agentziari jakinarazi dionez, Frantziako indar armatuak presidentearen etxean sartu dira, eta Gbagbo matxinoen esku utzi dute.

Laurent Gbagbo presidente ohiaren aldeko indarren burua NBErekin harremanetan jarri da armak uzteko, Alain Le Roy Nazio Batuen Erakundeko bake misioen zuzendariaren hitzetan.

Errendizioa

Telebistan egindako adierazpenean borrokaldien amaiera eskatu du Gbagbok. TCI telebistan egindako agerraldi laburrean, istiluekin amaitzeko dei egin die bere jarraitzaileei Gbagbok. Adierazpena behin betiko errendioziotzat jo dute. "Borrokarekin amaitzeko dei egiten dut", adierazi du Gbagbok.

Bestalde, Gbagboren aurkako prozesu judiziala martxan jartzeko agindu dio Giza Eskubideen ministroari Ouattarak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea