Mundua -

Erreformak ere eskatu ditu

NATO: 'Libian su-etena egiaztagarria izan behar da'

NATOko idazkari nagusiaren hitzetan, Libian su-etena "sinesgarria" eta "egiaztagarria" izan behar da, eta, gainera, Libiako herritarren eskaerei erantzuteko erreforma politikoz lagunduta joan behar da

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiaren hitzetan, Libian su-etena "sinesgarria" eta "egiaztagarria" izan behar da, eta, gainera, Libiako herritarren eskaerei erantzuteko erreforma politikoz lagunduta joan behar da.

"Indarkeria eta erasoak, eta zibilen kontrako gehiegikeriak erabat amaitu behar dira", esan du Rasmussenek prentsaurrekoan. Ordura arte, “Aliantzak zibilak babesteko operazioak egiten jarraituko du”.

Afrikar Batasunak bi aldeekin negoziatzen duen bitartean NATOk erasoak bertan behera utziko dituen galdetuta, idazkari nagusiak hau esan du: "Zibilak edozein erasotatik babesteko helburuak zehaztuko du gure operazioen tempoa".

Oraingoz, NATOren hitzetan, ez dute su-etenaren inguruan Afrikar Batasunaren eskakizunik jaso.

Rasmussenek Afrikar Batasunaren lana eskertu du eta Libiako krisiari konponbidea emateko bide militarrak soilik ezin direla erabili esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea