Mundua -

Polizia operazioa

Turkiako Poliziak Al Kaidako 40 ustezko kide atxilotu ditu

TRT telebista-kate publikoaren esanetan, atzemandakoen artean Halis Bayancuk Al Kaidak Turkian duen ustezko buruzagia dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkiako Poliziak 40 pertsona atxilotu ditu gaur Al Kaidako eta Hizbula turkiar talde islamiarreko kideak direlakoan, herrialde horretako hedabide publikoek jakinarazi dutenez.

TRT telebista-kate publikoaren esanetan, atzemandakoen artean Halis Bayancuk Al Kaidak Turkian duen ustezko buruzagia dago.

Turkiako Poliziak ustezko terroristak atxilotzen dituenean ez ohi du informazio askorik ematen.

Al Kaidak atentatua egin zuen 2003an Istanbulen, eta horretan 60 pertsona hil zituen.

Hizbula 1980ko hamarkadan sortu zuten, kurduen eta Turkiako Armadaren arteko borroken testuinguruan, baina ez du zerikusirik Libanon izen berdina duen taldearekin.

Hizbularen erasoen helburua kurdu independentisten jarraitzaileak dira. 2000 urtean, Poliziak talde horretako buruzagi nagusiak atzeman zituen, 60 pertsonaren gorpuak topatu eta gero. Hizbulak heriotzaraino torturatu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea