Mundua -

Ikertzen jarraitzen dute

Bielorrusiako atentatuaren ustezko egilea atxilotu dute

Poliziak bigarren susmagarri bat ere atzeman du. Antza atxilotutako bi kideak bielorrusiarrak dira izatez eta ez zuten aurrekaririk, baina beste atentatu batzuekin loturarik duten ikertzen ari dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bielorrusiako segurtasun indarrek Minskeko metro geltokian izandako atentatuarekin zerikusia dutelakoan bi susmagarri atxilotu dituzte. Joan den astelehenean bonba baten eztandaren ondorioz 12 pertsona hil ziren eta beste 150 zauritu.

Antza susmagarria Metroko segurtasun kamerek hartutako irudietan agertzen da. "Banku batean poltsa bat nola uzten duen ikusten da, jakearen poltsikoan zerbait manipulatzen irteten da ondoren geltokitik eta berehala eztanda gertatzen da", adierazi du ikerketako arduradunak.

Bi atxilotuak bielorrusiarrak dira, hiri berdinean bizi omen dira. "Aspaldidanik ezagutzen dute elkar eta ez dute aurrekaririk", gaineratu die komunikabideei Shvedek.

Aurrez izandako atentatu gehiagorekin zerikusirik ote duten ikertzen ari dira segurtasun indarrak. Besteak beste, 2008ko uztailaren 3an, Independentziaren eguneko ospakizunetan, Minsken izan zen atentatuan parte hartu ote zuten aztertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea