Mundua -

Analisia

NATO kontu handiz ari da Libian

NATOk kale egin du eta ez da bere helburu nagusia betetzen ari: zibilak babestea, alegia. Gainera, matxinatuei Gadafi boteretik kentzeko eta gerra irabazten laguntzeko asmoak ere porrot egin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libian NATO erakundea ez da finkatutako helburuak lortzen ari. Bada Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko 1973 ebazpenak aitortu eta babestutako helburu bat: zibilak babestearena. Baina Misrataren kasuan, NATOk ez du lortu oraindik, Gadafiren aldekoek hiriaren aurka egiten dituzten bonbardaketekin amaitzea.

Aitortu gabeko beste helburu bat ere bada; ebazpen horretan agertzen ez dena: matxinatuei Gadafi boteretik kentzen eta gerra irabazten laguntzea. Helburu hori ere ez dira betetzen ari. Ajdabiya inguruetan geldirik dago frontea eta badirudi, Gadafi, nahi adina denbora mantenduko dela boterean.

NATOren eraginkortasun ezaren arrazoia, Estatu Batuen esku-hartze eskasaren ondorio da, neurri handi batean. Obamak ez du gorabehera gehiagorik nahi, badu nahikoa Irak-eko eta Afganistango gatazkekin eta hegazkin estatubatuarrak aldendu ditu bonbardaketa-misioetatik. Misioan parte hartzen duten NATOren beste herrialdeen hegazkinek ere, tartean Espainiakoek, ez dute bonbardaketa-misioetan parte-hartzen; aire eremua murrizteko patruiletako parte besterik ez dira.

Emaitza, honakoa da: Frantzia eta Britania Handiko hegazkinek soilik egiten dituztela tankeen aurkako zein Gadafiren artilleriaren aurkako erasoak, noizbehinka Danimarka, Norbegia, Belgika eta Kanadaren laguntzaz. Eta dirudienez, bitarteko horiek ez dira nahikoa finkatutako helburuak lortzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea