Mundua -
Krisi nuklearra Japonian
Fukushimako 4. erreaktorearen erregai barrak hondatuta daude
Erradiazio maila altua atzeman diote erreaktoreko tangan bildutako urari. Kutsatutako ura kondentsadore batera ponpatzen jarraitzen dute suhiltzaileek.
Erredakzioa
Fukushimako 4. zentralaren erregai barrak hondatuta daudela jakinarazi du zentrala kudeatzeaz arduratzen den Konpainia Elektrikoak.
Erradiazio maila handia atzeman diote teknikariek erreaktoreko tangan dagoen urari. Yodo eta cesio erradioaktibo asko duela frogatu dute.
Egindako neurketen emaitzak barrak erasanda dauden seinale dira, izan ere, horrelako erradiazio maila altua erregaiaren nukleoan fusioa sortzen denean gertatzen da. Eraikinak guztira, 1.331 barra ditu.
Kutsatutako ura ponpatzen
Bitartean, langileek kutsatutako ura zentraletik kondentsadore batera ponpatzen jarraitzen dute.
1 eta 3 erreaktoreetatik 60.000 tona atera nahi dituzte guztira. 2. erreaktorean, berriz, altzairuzko hormak eraikitzen ari dira ur isuria eten ahal izateko.