Mundua -

Adingabeen-salerosketa

Pederastei haurrak saltzen zizkien sarea desegin dute Alemanian

Elkarte humanitarioa bailitzan jarduten zuen nazioarteko sareak. Hegoamerikar jatorriko haurren salerosketaz arduratzen zen taldearekin zerikusia dutelakoan bi pertsona atxilotu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jatorri hegoamerikarra duten haurren salerosketaz arduratzen zen nazioarteko sarea desegin dute Alemanian. Elkarte humanitarioaren aitzakian jarduten zuten, adingabeak pederastei saltzen zizkieten.

Ustez taldearekin zerikusia dutelakoan bi Berlindar atxilotu dituzte Munichko aireportuan. Alemaniako egunkari batek dakarrenez atxilotuak, Kosta Rikako 10 urteko mutiko batekin heldu ziren lurraldera. Haurrarem dokumentazioa faltsua zela frogatu zuten aduanazainek eta bi gizonezkoak atxilotu egin zituzten.

Benetako helburuak ezkutatzeko sareak elkarte humanitarioa bailitzan jarduten zuela dio Alemaniako prentsak, besteak beste, etxerik gabeko haur haitiarrei laguntzeko elkartea bezala.

"Bizitza hobea izango zuten aitzakiarekin ekartzen zituzten haurrak Berlinera. Asko umezurtzak dira", adierazi dio Polizia iturri batek egunkariari. Ondoren Alemaniako hiriburuan pederasten sare batean sartzen zituzten", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea