Mundua -

Alemanian

Gizon bat atxilotu dute haurrak hil eta bortxatzen zituelakoan

40 urteko pedagogoa da ustezko hiltzailea, adingabeei egindako hamarnaka sexu delitu aitortu ditu. Hiru haur hiltzea egozten diote, besteak beste.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako Poliziak 40 urteko gizonezkoa atxilotu du Hanburgon. Gutxienez hiru haur hiltzea eta beste hamarnaka bortxatu izana egozten diote.

Polizia iturriek jakinarazi dutenez atxilotuak adingabeei egindako 40 sexu delitu aitortu ditu.

Atxilotua Bremengo 40 urteko pedagogo bat da. Adingabeak babesteaz arduratzen zen iraganean, egun berriz, Hanburgon ari zen lanean helduen hezkuntza gaietan.

Bederatzi eta 13 urte arteko hiru haurren hilketa egozten diote.

Atxilotuak ezkutuko bizitza zeraman. Ingurukoak harrituta utzi ditu albisteak, pertsona jatorra, atsegina eta azkarra zela diote.

Poliziak 10 urte zeramatzan haurren hiltzailea atxilotu nahian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea