Mundua -
Erasoa
Sei pertsona hil dira Burkina Fason, eliza baten aurkako eraso batean
Azkenaldian, talde yihadistek hainbat ekintza terrorista burutu dituzte herrialdean. Burkina Fasoko presidenteak erasoa deitoratu du, eta ekintza hori “onartezina” dela azpimarratu du.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez sei pertsona hil dira igande honetan Burkina Faso iparraldean, gizon talde armatu batek eliza baten aurka egindako eraso batean.
Erasotzaileak motorrean iritsi dira elizara, eta barruan zeuden emakumeak eta haurrak elizatik irtetera behartu dituzte, ekintza terrorista burutu aurretik. Sei gizon hil dituzte, tartean apaiza.
Roch Kabore Burkina Fasoko presidenteak erasoa deitoratu du, eta ekintza “onartezina” dela azpimarratu du. Horrela, herrialde horretako “bizimodu erlijiosoa” asaldatu nahi duten pertsona guztiak zigortuko dituztela ziurtatu du.
Azkenaldian, talde jihadistek hainbat ekintza terrorista egin dituzte herrialdean.