Mundua -
Iragarpen ofiziala
Iranen hauteskunde orokorrak deitu dituzte 2012ko martxoaren 2rako
2009an Mahmud Ahmadineyad presidente ultrakontserbadorearen berrautaketa polemikotik egiten diren lehen hauteskundeak izango dira.
Erredakzioa
Iraneko Parlamenturako hauteskundeak 2012ko martxoaren 2an egingo dituzte, Mustafa Mohamad Nayar Barne ministroak egindako iragarpenaren arabera. Egun, kontserbadoreak dira nagusi Parlamentuan.
2009an Mahmud Ahmadineyad presidente ultrakontserbadorearen berrautaketa polemikotik egiten diren lehen hauteskundeak izango dira. Orduan oposizioak iruzurra izan zela salatu zuen.
Emaitzek aditzera eman zituztenean, ehunka mila pertsonak manifestazioak egin zituzten herrialde osoan. Manifestazio horiek kontrolatzeko errepresio bortitza egin zuen Gobernuak.
Jendaurreko exekuzioa
Iraneko Justiziak lau gizonezko exekutatu dite hilketa, bahiketa eta armarekin egindako lapurreta leporatuta, Mehr tokiko albiste agentziaren arabera.
Hilketa egunsentian egin dute Shiraz hiri turistikoko plaza publiko batean, Teheranetik 900 kilometrora.