Mundua -

Iruzkina

Europaren aurkako sentimenduak aurrera Eskandinavian

Asteburu honetan legegintzarako hauteskundeak egin dituzte Finlandian, eta muturreko eskuindarrek emaitza ikusgarriena lortu dute.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benetako Finlandiarrek Finlandiako hauteskundeetan izan diren emaitzarik ikusgarrienak lortu dituzte. Immigrazioaren eta Europar Batasunaren aurkako alderdiak euren botuak laukoiztu ditu aurreko hauteskundeekin alderatuta.

Nabarmentzekoa, alderdi ultraeskuindar gisa ezagutzen den arren, ez dela faxista. Populista edota nazionalista deitzea zuzenagoa litzateke, finlandiarren interesak defendatzea baitu lehentasun.

Benetako Finlandiarrek etorkinei ateak ixtea proposatzen dute, azken hauek herrialdearen ehuneko bost baino gutxiago ordezkatzen duten arren.

Baina euren xenofobia Finlandiako kideenganaino ere iristen da Europar Batasunaren barruan. Benetako Finlandiarrek ez dituzte begi onez ikusten hegoaldeko europearrak eta Portugalen erreskate-planaren aurkakoak dira populistak.

Finlandiar langileek portugaldar alfer horien erreskatea ez dutela zertan ordaindu argudiatuz lortu du alderdiak emaitza ikusgarria.

Demagogia hutsa da, izan ere Portugalgo erreskateak, Greziakoak edota Irlandakoak bezalaxe, ez baitira oparia; ez zaie herrialde horiei dirurik ematen, mailegua egiten zaie eta interes tasa nahiko altuan gainera.

Baina kontua da Benetako Finlandiarren emaitzak argi erakusten duela Europar Batasunarekiko gorabeherak gero eta gehiago direla Eskandinavia osoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea